XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadi Osorako Erabakiak
KONSTITUZIO-AUZITEGIA.

Abuztuaren 4ko 2.099/1983 Errege-Dekretoa dela eta, Eusko Jaurlaritzak sartutako 816/83 agintepidea izan nahiezko auzia.

Konstituzio-Auzitegiak, gaudeneko Abenduaren 14ko adierazpenaz, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagokionetan, Erresumako Lehentasun-mailen Orotariko Araudia onartzezko Abuztuaren 4ko Errege-Dekretoa dela eta, Erresuma-Jaurlaritzaren aurrean sartutako 816/83 agintepidea izan nahiezko auzia onartu du bere bideak egiteko.

Guztiok jakin dezaten argitaratzen da hori.

Madrid, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Abenduak 14.

Zuzentza-Idazkaria.

HERRIZAINGO -SAILA.

Abenduaren 19ko 274/1983 DEKRETOA, Eusko Legebiltzarrerako 1984.eko Hauteskundeetan erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak atxikiko zaizkien eredu ofizialak zehaztuz.

(Hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1983.eko Abenduaren 23ko 188. Alean argitaratutako Dekreto horren Eraskinetan sartu gabe uztezko hutsa egin denez ohartuta, beharrezko zuzenketa egiten da ondoren:
4.364. orrialdean, EHNI /5.1 Eraskin-zatiaren ondoren eta EHVC /6.2 Eraskin-zatiaren aurretik, honako hauek sartuta egon behar dute:
EHNI /5.2a
Mahaiko Lehendakariarentzako eskutitz-azala, horretan botoa emateko eskubiderik ez dueneko Artekariaren izendapen-agiriarekin.

Zernolakoak:
- Kolorea eta Kolore-ñabardura: Zuria, edozein ñabardura duela.

- Gutxigorabeherako neurriak: 162 x 222 mm.

- Gutxigorabeherako gramoak: 90 g/ m. 2. Zelulosazko zelakotasuna.

- Irarpena eta tinta: Edozein letra-moldezko irarpena tinta beltzean alde bakar batetik.